Editatu itzulpenak

Melinda Idro (Nordica-Extraflame)

Pelletezko termoestufa. Berogailu hau galdara txiki bat, erradiadoreei lotuta dagoena eta hauek berotzeaz arduratzen dena. Haizagailua dauka makina kokatu den gela airearen bitartez berotzeko (nahi izanez gero deskonektatzeko aukera dago).

Kasu honetan, ur beroarentzat depositu bat jarri da eta makina berarekin, neguko hilabeteetan kontsumoko ur beroa berotzen da. Udan ur beroa lortzeko gaur egungo gas/ gasoil galdara (izanez gero) mantendu daiteke; eguzki panelak jarri; kalentadore bat jarri edo erresistentzia elektrikoa duen depositua jarri daiteke. Makina hau 120-130 m2 inguruko etxe bat berotzeko gai da.

Konexio hidraulikoak agerian ez gerako, makinaren atzeko aldean pladurrezko estaldura egin da. Estaldura hau, "harri imitazio"-ko plakekin forratu da. Estaldura hau tximiniko tuboak tapatzeko ere erabili da.

Jarri zure erantzuna