Editatu itzulpenak

Galdara LP 14 (Nordica-Extraflame)

Pelletezko galdara baten instalazioa, 150 m2 berotzeko gaitasuna duena. Galdara honek ur depositoa berotzen du, bertan berogailuko ura eta kontsumoko ur beroa daude, baina ez daude elkarrekin kontaktuan. Kontsumoko ur beroa deposito txiki batean dago eta deposito txiki hau handiaren barruan dago, berogailuko urez inguratua. Deposito hauei "tank in tank" deitzen zaie.

Estratifikazioa dela eta, ur beroena depositoaren goiko aldean dago eta ur honek pasatzen dio bere energia kontsumoko urari. Makina hauek segurtasuneko elementu guztiak dituzte: espantsio basoa, seguridadeko balbula, ponpa...

Galdara hauek automatikoki pizten dira. Gainera braseroa eta bero-trukagailuko hodiak automatikoki garbitzen dira.

Jarri zure erantzuna