Editatu itzulpenak

HV 20 egurrezko galdara (Hargassner)

Berogailu eta ur bero beharrak betetzeko 20 kW-ko egurrezko galdara instalatu da etxebizitza batean, Hargassner markakoa.

Galdara hau 1500 L ur depositu handi batera lotua dago, bertan galdarak sortutako beroa gordetzen da. Depositu honek barruan 300 L inguruko beste depositu bat dauka kontsumoko ur beroarentzat. Depositu hauek "tank in tank" izena hartzen dute. Bi deposituetako urak ez dira inoiz elkarrekin nahasten, bi zirkuito desberdin dira. Depositu handiko ura berogailuak berotzeko erabiltzen da eta txikikoa kontsumitzen den ura da. Honela, ur beroa kontsumitu eta berogailuak piztuta kontzen ahal ditugu.

Berogailu sistemak 2 zirkuitu ditu: bat lehenengo pisuarentzat eta bestea bigarren pisuarentzat. Pisu bakoitzak bere termostatoa dauka, ondorioz, ez da derrigorrez etxe guztia berotu behar.

Galdara honek 50 cm-rainoko egurrak onartzen ditu, eta ur beroaren eta berogailu sistemaren (termostatoko Tª, kanpoko Tª...) arabera, neguan egunean karga batekin nahikoa izan daiteke. Udan, aldiz, 4-5 egunetik behin karga bat egitearekin nahikoa izan daiteke.

 

Jarri zure erantzuna