Editatu itzulpenak

Galdara HV 50 (HARGASSNER)

Egurrezko galdara baten instalazioa, 21 pertsonentzako tokia duen landa-etxe batean. Galdara honek ur bero sanitarioa eta berogailuaren beharrak betetzen ditu.

Galdarak 50 cm-raino egurrak onartzen ditu eta lotuta dagoen 2 deposituak berotzeaz arduratzen da. Berogailu sistemaren kasuan, galdara itzalita dagoenean ur beroa inertzi depositotik hartzen da zuzenean, aldiz, galdara piztua badago, ura galdaratik zuzenean joaten da berogailu sistemara, inertzi depositoko ur beroarekin konbinatuz. Kontrol guzti hau galdarak berak egiten du.

Etxebizitza honetan zirkuitu ezberdinak daude, beraz, ez da derrigorrezko etxe guztia berotzea, okupatuta dauden guneak bakarrik.

Jarri zure erantzuna